Nicaragua
Jessmara Lissette Henriquez Ulliette
Prinzapolka
“Gaur egun, Acción Medica Cristiana elkarteko eragile-lanetan ari naiz Prinzapolka udalerrian; boluntario gisa hasi nintzen AMC elkartean, gaikuntza-lantegietan eta agintzen zizkidaten bestelako ekintza txikietan parte hartuz. 2011. urtetik nago proiektuan. Eskualdekoa naiz jatorriz, eta hiru hizkuntzatan moldatzen naiz: gaztelaniaz, ingeles kreolez eta miskitoz.”
Joeny Maryuri Taylor Manzanares
Rosita
“AMC elkarteko teknikari gisa lan egiten dut 2011. urtetik; boluntario hasi nintzen, udalerriko lider gazteen sarean, UDALERRIKO NERABE ETA GAZTEEN BATZORDEKO lehendakaritzako ordezkari moduan. Psikologiako ikasketak hasi nituen, eta ikasketekin jarraitzeko eta amaitzeko asmoa dut, gazteekin eta emakumeekin komunitateetan egiten dudan lana hobetu ahal izateko.”
Celmira Cisneros Wilfredt
Prinzapolka
Gaur egun, hasierako hezkuntzako irakasle boluntarioa naiz (eskolaurrea) nire komunitatean, Ladrikulan; nekazaritzako lanak ere egiten ditut, elizako jardueretan parte hartzen dut, eta osasunaren arloko liderrei laguntzen diet brigadetan eta komunitatearen onerako diren beste zeregin batzuetan. Nire komunitatean, hezkuntzaren eta osasunaren arloak gehiago garatzea nahi dut.”
Ana Cecilia Miranda
Prinzapolka
“Gaur egun, nekazaritzan egiten dut lan, giza eskubideen arloko eragile boluntario gisa aritzen naiz Alamikanban nire komunitatean, eta osasunarekin eta hezkuntzarekin lotutako zereginetan parte hartzen dut. Duela urte asko hasi nintzen Acción Medica Cristiana elkartean lanean, ez dut urtea oroitzen, nire komunitatearen aldeko zereginetan; asko ikasi dut lantegietan, eta, horri esker, komunitateko nire senideen eskubideak defendatzen ditut. Indarkeriar
Claudia Mckensi Patterson
Rosita
“Fruta de Pan komunitatekoa naiz; Rosita udalerri nagusitik hego-mendebaldera dago, 8 kilometrora. Ezkonduta nago, 3 seme-alaba ditut, erizaintzan lizentziaduna naiz eta osasun komunitarioan espezializatuta nago. 2012. urtetik, osasunaren arloko liderra naiz nire komunitatean, eta Acción Medica Cristiana elkarteak sustatutako botikin komunitarioan aritzen naiz. Gainera, 2005. urtetik, artzain laguntzailearen kargua betetzen dut nire elizan (Morava). Gazteen lehendakari ere banaiz elizaren barnean (AJESIN). “
Irela García Blandón
Rosita
“Sombrero komunitatekoa naiz; Rosita udalerri nagusitik 20 kilometrora dago. Gaur egun, Nora Astorta Emakumeen Sareko eragile kargua betetzen dut nire komunitatean. 2013. urtetik 2016. urtera, komunitateko botikinean aritu naiz, eta osasun-arloko liderra izan naiz; horrez gain, osasun-arloko brigadista izan naiz nire komunitatean.”
Euskadi
Mariana Urcuyo Hernandez
León
4 urte daramatza Marianak Euskadin. Nikaraguan, giza baliabiden arloan lan egiten zuen empresa bateak psikologa giza. Euskadin etxeko langile bezala lan egiten du eta zainketa lanetan. Nahuatl elkarteko koordinatzailea da eta Euskadiko emakume nikaraguarren eleduna.
Mary Chávez Hernández
León
Mary, bere soziologia ikasketak amaitzera etorri zen Euskadira. Soziologo giza lana ez aurkitzean, erizaintza ikastea erabaki zuen, gaur egun horretan lan egiten du. Aldi berean, Nahuatl Elkarteko lehendakariarena eigten du. Hainbeste urte ondoren, bere familia ezarri du Euskadin.
Estebana Hernández
León
4 umetako ama honek, etxeko langile eta zainketa lanetak lan egiten du. Estebana erreferente bihurtu da Nikaraguako kulturaren mentenimendu eta sustapenean Euskadin. Gainera, Nahuatl Elkarteak Nikaraguan aurrera eramaten dituzten garapenerako proiektuen burua da. . Erreferentzia da urrunetik baita Euskadin nikaraguar emakume helduentzat ere.
Silvia González
Managua
Silviak, etxeko langile bezala eta zainketa lanetak lan egiten du, baina bere asmoa profezionalizatzea izan da beti. Herrexegatik zainketen profesionalean bihurtzeko ikasten ari da. Aldi berean lan eta ikasi egiten du, eta oraindik prozesu eraldakorrak aurrera eramateko denbora badu, emakume bezala handitu eta ahaldundu diotenak.
Eva Benavides
Managua
va kazetaria zen Nikaraguan, baina Euskadira heldu zenetik ez da berriro lan horretan aritu eta etxeko langile bezala lan egiten du. Emakume indartsu eta ahaldundu honek egunero borroka egiten du lana eta ikasketak aldi berean egiten eta Nahuatl Elkarteko kideekin batera, haien eskubideak defendatzen.
Marlen Castillo
Managua
Marlen Nikaraguatik joan zen, bera ikastekat ez bazituen ere, bete seme alabek aukera hori ahal izen dezaten. Euskadira heldu zenetik, etxeko langile eta zainketa lanetan aritzen da. Mobilizatuta eta antolatuta, kultura nikaraguarra defendatu eta sustatu eguten du baita bere herrialdea ere, Nahuatl Elkarteko kideekin batera.