KONTROL-JOKABIDEAK MAITATSUN “ERROMANTIKOAN”
“15 eta 29 urte bitarteko gazteek gero eta feministagoak direla aitortzen dute (nesken %62,1a eta mutilen %37,3a), baina azken bi urteetan bikotea kontrolatzea justifikatzen duten gizonen kopurua ere igo egin da. Adibidez, bikotearen telefonoa zelatatzea edota zeloak “maitasun froga” gisa ulertzea, normaltzat hartzen dute (informazio iturria: el Diario.es 2019ko uztailaren 15ean).
Feminismoan eta generoan adituak direnen arabera, emakumezkoentzat arriskutsuena maitasun «erromantikoa» da, batez ere gazteentzat. Izan ere, harreman hoietan gizonen eta emakumeen arteko botere harremanak eta desberdintasunak ematen dira, eta emakumeak gizonen menpeko izaten dira beti.
Barandiaran Institutoko Farmazia erdi mailako 2. mailako ikasleek gazteen artean maitasunaren izenean eragiten den indarkeriaz kezkatuta daude. Ondorioz, tratu txarren gaian sakondu eta hausnartu nahiean, ikasleek harreman toxiko bat islatzen duten bideoa egin dute.