Portfolio

AENa DUTEN PERTSONEK EZ ESTIGMATIZATZEA GARRANTZITSUA DA

“Autismoa duten pertsonek mundua beste argi batez ikusten dute, askok inoiz imajina ezin dezaketen moduan” Tina J. Richardson

Autismo Espektro Nahastea (AEN) duten biztanleek jasaten duten estigmatizazioaren inguruan hausnartu dezagun, Arizmendi ikastolako Erizaintzako Zaintza Osagarriak ikasle talde batek euren proiektu audiobisualaren bitartez. Ikuslea gaiari buruz gehiago ikastera gonbidatzen du, lehendik zeuden aurreiritziak desegin eta pertsona horien gaitasunak balioan jarriz, izan ere, desberdinak izan arren, trebetasun handiak dituzte bizitzari aurre egiteko eta bizitzaz gozatzeko.

Espainiako Autismo Konfederazioaren arabera, beharrezkoa da AEN duten pertsona guztiek euren bizitzari buruzko erabakiak aktiboki hartzeko duten  eskubidea eraginkorra izatea, horretarako ezinbestekoak dira laguntza sistema indibidualizatuak eta euren lehentasunak adierazteko benetako aukerak izatea, lehentasun hoietara bideratu ahal izateko haien erabakiak.