EUSKADI: Mi salud, mi derecho
LANA ETA OSASUNA
Lanari eta osasunari buruzko bideo honetan, etxean nahiz zainketarekin lotutako zereginetan emakume hauek zer lan-errealitate duten ikusi nahi izan dugu; sektore ez-egonkorra da hori, ikusezina, femeninoa eta duintasun eta profesionaltasun-maila gutxikoa.
Etxe batean bizitzean, familia baten intimitatearen barnean, lana ez da inoiz amaitzen.
ZAINKETAK ETA OSASUNA
Osasunari eta zainketei buruzko bideo honetan, emakumeak bizitzaren sostengatzaile gisa betetzen duen rola aztertzen da, eta gure gizarteak zainketaren arloan bizi duen krisiari nola erantzuten dioten erakusten da; izan ere, emakume horiek gure loturak elikatzen dituzte, baina, neurri berean, eurenak ahuldu egiten dira.
Beti ikusi izan da guk, emakumeok, zaintzen dugula etxea, zaintzen ditugula adineko pertsonak.
MIGRAZIOA ETA OSASUNA
Migrazioari eta osasunari buruzko bideo honetan, emakume horien migrazio-esperientziara hurbildu gara, zer errealitateri aurre egin behar dioten, zer zailtasun dituzten eta zer lorpen egin dituzten erakusteko jendeari.
Nire osasunari eragin dio, emozionalki nagusiki. Ausartagoa nintzela uste nuen, indartsuagoa. Nikaraguan, nire jarrerak, nire erabakitasuna, bestelakoak ziren.