Portfolio

JOKOA GAZTE ETA NERABEENGAN XXI. MENDEKO GAIXOTASUN BAT?

«Maileguan hartu eta itzuli nahi nuke. Ideia arraro eta arduragabea izan dut, hemen partida irabaziko nuela ziur nengoen. Ez dakit zergatik izan dudan ideia hori, baina beste alternatibarik ez nuelako sinetsi dut”. F.M. Dostoievski, Jokalaria, 1866.

Joko patologikoak, beste mendekotasun batzuek bezala, osasun publikoko arazoa da gizartearentzat eta osasun sistemarentzat. Dirua azkar irabazteko aukera oso erakargarria egiten zaio gaztediari, lan merkatura sartzea gero eta zailago ikusten dutenak. Horrekin batera, joko gelak gero eta leku gehiagotan ikus daitezke, maiz eskoletatik gertu eta kirol apustuei lotzen dira, hala nola futbolari. Joko problematiko eta patologikoen agerpena nerabezaroan eta gaztaroan eragiten dute, gero eta adin txikiagotan.

Bideo hau Gasteizko Egibide ikastetxean erdi mailako Erizaintza Zainketa Laguntzaileak izateko ikasten ari diren ikasle talde batek egin du. Taldeak bere kezka islatu nahi izan du bideo honen bitartez, nerabeen artean ludopatia kasuen hazkundea antzeman dutelako. Eurek bezala, etengabe jokuagatik erakarrita dauden beste hainbeste gazte sensibilizatu nahi dituzte.