Portfolio

NICARAGUA: Nire bizitza, nire istorioa

MEDIKUNTZA TRADIZIONALA

Medikuntza tradizionalari buruzko bideo honetan, Ana Ceciliak medikuntza tradizionaleko agenteen irudia aurkezten digu, eta beren komunitateetan betetzen duten funtzioa azaltzen digu; horrez gain, osasunaren esparruko kulturarteko ikuspegiaz eta inguruko populazio indigenen errealitateari buruz pentsarazten digu.

Ospitalera joateko baliabiderik ez dugunean, medikuntza tradizionala erabiltzen

AMAREN OSASUNA

Amaren osasunari buruzko bideo honetan, Celmirak emaginen sareen errealitatera eta miskitoak nagusi diren landa-komunitateetan betetzen duten funtziora hurbiltzen gaitu; komunitate horietara iristeko zailtasunak izaten dituzte batzuetan.

64 urte ditut. Emagina naiz. Laguntzen jarraitzen dut, komunitateak nire beharra duelako. Hori da nire lana.

GENEROA ETA OSASUNA

Jessmarak generoarekin lotutako gizarte-rolei buruz egiten du gogoeta bideo honetan; emakumeek, gizonek, mutikoek eta neskek ez dute osasun-arreta bera jasotzen, gure arteko alde biologikotik harago eta osasuna ongizate fisiko eta mentala dela ulertuta.

Desorekaz hitz egiten badugu, osasunari eragiten dio horrek, emakumeek indarkeria fisikoa eta indarkeria psikologikoa jasaten baitituzte…

KOMUNITATEAREN ANTOLAMENDUA

Komunitatearen antolamenduari buruzko bideo honetan, komunitateak eta antolamenduak bertako biztanleen osasun-arazoei aurre egiteko orduan duten garrantziari buruz egiten du gogoeta Irelak.

Arazo bat edo premia bat sortzen denean, agureengana jotzen dugu beti. Adineko pertsonak errespetatu izan ditugu beti.

SEXUAREKIN ETA UGALTZEAREKIN LOTUTAKO OSASUNA

Claudiak zuzendutako bideo honetan, sexuarekin eta ugaltzearekin lotutako osasunarekin erlazionatutako arazo batzuk aztertzen dira, bai eta osasunean duten eragina ere.

Generoaren arazoak lotura estua du sexuarekin eta ugaltzearekin lotutako osasunarekin.