Claudia Mckensi Patterson
Rosita
Erizaintzan lizentziaduna, eta osasun komunitarioan espezializatua.
Joeny Maryuri Taylor Manzanares
Rosita
AMC elkarteko teknikaria 2011. urtetik, psikologiako ikasketak hasi zituenetik.
Irela García Blandón
Rosita
Osasun-arloko liderra eta Nora Atorga Emakumeen Sareko eragilea.
Jessmara Lissette Henríquez Ulliette
Prinzapolka
AMC elkarteko eragilea; gaztelania, ingeles kreolea eta miskitoa ezagutzen ditu.
Ana Cecilia Miranda
Prinzapolka
Nekazaria eta giza eskubideen arloko eragile boluntarioa Alamikanban komunitatean.
Celmira Cisneros Wilfredt
Prinzapolka
Irakasle boluntarioa hasierako hezkuntzan, Ladrikula komunitateko eskolaurrean.
Mariana Urcuyo Hernandez
León
psikologoa lanbidez, baina etxeko langile gisa eta zainketa-lanetan aritzen da Euskadin. Gainera, Nahuatl Elkarteko koordinatzailea da, eta emakume nikaraguarren bozeramailea Euskadin.
Mary Chávez Hernández
León
soziologoa eta erizaina da, eta bere lana eta familia Nahuatl Elkarteko lehendakari gisa dituen zereginekin uztartzen ditu.
Estebana Hernández
León
Euskadin Nikaraguako kultura mantentzeko eta sustatzeko erreferentea da; Nahuatl Elkarteak Leonen, Nikaraguan, garatzen dituen lankidetza-proiektuak gidatzen ditu hemendik.
Silvia González
Managua
zaintza-lanetan eta etxeko langile gisa lan egiten du, eta zainketen sektoreko profesional bihurtzeko ikasten ari da.
Eva Benavides
Managua
kazetaria da lanbidez, eta etxeko langile gisa eta zaintza-lanetan lan egiten du. Indartsua eta ahaldundua, Nahuatl Elkartean aktiboki hartzen du parte.
Marlen Castillo
Managua
Nikaraguatik alde egin zuen, bere seme-alabei ikasteko aukera bat emateko. Etxeko langile gisa eta zaintza-lanetan egiten du lan.
Sandra Sugey Rodríguez Blandón
Matagalpa
AMCko teknikaria da Matagalpan, eta Gizarte Langintzako ikasketak ditu.
Elsa Yasmina Centeno Hernández
Laguna de Perlas
erizain profesionala da, Komunitateko Erizaintzan lizentziaduna, eta AMCko teknikaria da RACSen.
Sayra LuzToledo Cox
Alamikamba
basogintzako ingeniaria da lanbidez, eta Prinzapolka ibaiaren eskualdean lan egiten du teknikari gisa.
Elsi Tatiana Genaro López
Waspam
erizain profesionala da, eta AMCko teknikari gisa dihardu, RACCNeko Waspam-Río Coco eremuan.