Gogoeta ez dadila gelan geratu! Ikus-entzunezko sorkuntza parte-hartzailearen bidez, gure ingurunea eralda dezakegu, herritar guztiengana iritsiz eta gure gogoetak eta mundua ikus-entzunezko formatuaren bidez aldatzeko gogoa helaraziz. Horrela, taldeka haziko gara eta guztiontzako mundu bidezkoagoa eraikitzeko konpromisoa hartuko dugu.
Kinogramen bidez, gure ingurunean aldaketak sortzera, errealitateak ikusaraztera, arazo global eta lokalei arreta deitzera edo herritarrak mobilizatzera bideratutako mezu txikiak igortzen ditugu sare sozialen bidez. Modu kolektiboan, hainbat gaitan sakondu ahal izango dugu, gogoeta eginez eta elkarrekin lan eginez pentsamendu kritikoa eraikitzeko, munduko osasun-eskubideari buruzko gure mezuak bideo-formatuan islatu ahal izateko, tokian tokiko nahiz mundu mailako desberdintasun horiek ikusaraziz eta proposamenak eginez, osasuna pertsona guztientzako eskubide bermatua izan dadin laguntzeko.
Mikroelkarrizketei esker, gure inguruetako pertsonengana eta kolektiboengana hurbilduko gara zuzenean, haien ahots, testigantza eta begiraden bidez osasunaren inguruko errealitate desberdinetan murgildu ahal izateko. Alde batetik, esperientzia horiek modu pertsonalean ezagutu eta bizi ahal izango ditugu, hazten eta hausnartzen jarraitzeko, eta, bestetik, gure proiektuak zabalduz, errealitate horiek komunitate osoari helarazi ahal izango dizkiogu, askotariko errealitate horien ezagutza ikusaraziz eta indartuz.