Antzokia gainezka, musika lagun eta protagonistak ekintzaren erdigunean, giro ezin hobea izan genuen joan den ostegunean, azaroak 11, “Dena neure gain” dokumentala aurkezteko Galdakaon.
Han aurkezteak esanahi berezia zuen; izan ere, Erabide Emakume Elkarteak etxean aurkeztu zuen, bere zirkuluan, bere inguruan… Herri osoan zehar kartelak jartzen aritu ziren, ekitaldiaren berri emateko, eta lan horrek merezitako saria izan zuen: bete egin zen antzokia.
300 bat lagun elkartu ginen ostegunean, dokumentalaren bidez zainketen inguruko eztabaidan sakontzeko, hain ikusezina den lan hori mahai gainean jartzeko eta, azken batean, eztabaida kritiko baten eta bizitzaren iraunkortasuna erdigunean jartzeko gai izango den gizarte baten aldeko apustua egiten jarraitzeko.
Eskerrik asko, berriz ere, Erabideri, erakutsitako pasioagatik eta inplikazioagatik, bai eta dokumental honetan eta dokumentalaren inguruan egin duzuen lan guztiagatik ere. Eta eskerrik asko, baita ere, Itxasori, gure zuzendariari, bere laguntza eta lan gogorragatik. Era berean, eskerrik asko dokumentala ikustera hurbildu zineten guztioi, guztiok parte hartu behar baitugu ezinbestez gure gizartean ikusi nahi ditugun aldaketetan. Farmamundik zainketei buruzko eztabaidari egiten dion ekarpen txiki hori beste urrats bat baino ez da osasunaren esparruko erantzunkidetasunaren eta genero-ekitatearen aldeko borrokan.
Gure estreinaldietara joateko aukerarik izan ez baduzu, ez kezkatu! “Dena neure gain” dokumentala formatu irekian dago dagoeneko. Ikusi, hausnartu eta partekatzera animatzen zaitugu.