CreaSalud erakundean, “Aitzindariak” minisaila ekoitzi dugu; prestakuntza izaerako bost pilula dira, eta, berorietan, funtsezko zenbait gako eskaintzen dizkizugu, zeure telefono mugikorrarekin ikus-entzunezko istorioak konta ditzazun, generoaren eta aniztasunaren ikuspegitik.
Atalez atal, jarraibide argiak topatuko dituzu hainbat arlori buruz: zure mugikorrarekin grabatu ahal izateko zer ekipamendu behar duzun, zer plano mota diren grabazioetan gehien erabiltzen direnak, nola argitu ditzakezun, nola egin elkarrizketak, edota nola kontatu istorio bat, ikuspegi inklusibo batetik.
Jada lehendik CreaSalud maletatxoan dauden baliabideen osagarri dira pieza labur hauek. Batez ere, gurekin aritu ohi diren Lanbide Heziketako ikastetxeetako irakasleei eta ikasleei zuzentzen zaizkie, eta CreaSalud lantegietan barneratutako ikaskuntzak sendotzea dute xede. Baina autoikaskuntzarako ere erabil dezakete ikasle eta irakasleek edota gizarte-erakundeetako kideek. Gure prestakuntza-plataforman nahiz Youtubeko Farmamundi hezkuntza kanalean aurki ditzakezu.
Pionerak erreproduzitzeko zerrenda:
Prestakuntza-pilula guztiak bakoitza bere aldetik erabiltzeko modukoak badira ere, elkarrekin lotuta daude, aldi berean. Hari nagusia zineman eta kazetaritzan aitzindariak diren bi emakumeren presentzia sinbolikoa da: Alice Guy eta Gerda Taro. Emakume horiek adierazten dutenagatik grina handiz mintzo den aurkezlearen jantzien bidez eta mahaigaineko argazkien bidez, nonahi ageri dira biak, sail guztian zehar.
Aliceri eta Gerdari nahiz beste emakume pentsalari eta artista batzuei erreferentzia eginez, ikusgai izango ditugu zinemaren eta artearen industriako emakume aitzindariak; beren lanbidean zailtasun ugariri izan zituzten emakumeak dira, estereotipoei aurre egin behar izan zietenak, beren esparruetan distira egin arte askotariko oztopoak gainditu behar izan zituztenak.
Nolabait ere, oztopo eta hesi horiek ezabatu nahi ditugu material hezigarri honen bidez, eta baliabide digitalen inguruko beldurrak uxatu,ikus-entzunezko komunikazioa errazteko jarraibide erabilgarri eta xume batzuk emanez; horrez gain, gizarte-eraldaketan eta ekintzan arituko diren emakume sortzaile berriei bidea urratzen lagundu nahi diegu. Kontuan hartuta beti arriskuak hartzen dituzten emakume aitzindariek ez dutela mugarik.
Farmamundik bultzatu du sail hau, eta Media Attack etxeak ekoitzi du, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiako Foru Aldundiak finantzatutako “CreaSalud” proiektuaren esparruan.