Blog

«EL PESO SOBRE MI» DOKUMENTALAREN ESTREINALDIA

Hausnarketarako, eztabaidarako, ahaztutako errealitateak mahai gainean jartzeko, ikusezin bihurtutako zereginak kontuan hartzeko eta, azken batean, bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jartzeko urtea izaten ari da 2021a.

Horretan aritu gara lanean urte osoan Farmamundin, Galdakaoko Erabide Emakumeen Elkartekoekin batera. Emakume talde bikain horrekin batera, ikus-entzunezkoak sortzeko prozesu parte-hartzaile bat garatu dugu; prozesu horretan, prestatu egin gara, hausnartu egin dugu, eta baita dibertitu, barre egin eta negar egin ere. Pertsonalki eta taldean hazteko prozesu sakona izan da; esperientzia zoragarria izateaz gain, izugarri ikasi dugu.

Eta, gainera, hilabeteetan emakume horiekin partekatu dugun prozesu horren guztiaren zati gisa, «El peso sobre mi» dokumentalaren estreinaldia iragarri dezakegu gaur, harrotasunez.

Itxaso Diazek zuzendu du dokumentala. Prozesu horretan lagundu digu, hausnarketan eta prestakuntza-prozesuan ere parte hartuz, eta bere kamerarekin, emakume talde horrek zainketei buruzko eztabaidan arreta jartzeko egin duen lan ikaragarria islatzen ederki asmatu du.

Bost pertsonaren esperientzien eta ahotsen bidez, dokumentalak agerian uzten ditu zainketei eta isolamenduari buruzko errealitatea, erantzunkidetasunik eza eta gure gizarteetan ikusezinak diren eta gutxi aintzatesten diren zeregin horiek dakarten gainkarga. Genero-berdintasuna bermatzeko bidean hainbeste behar dugun aldaketa sozial, politiko eta kulturalaren alde lan egiten lagunduko digun hausnarketa sortzea du xede.

Horregatik, ezin duzue galdu dokumentalaren estreinaldia; datorren asteazkenean, azaroaren 3an, izango da Bilborocken, Bilbon, arratsaldeko 19:30ean. Sarrera doakoa izango da, baina edukiera mugatua denez, zure tokia erreserba dezakezu esteka honetan: https://bit.ly/3nq36y1

Mila esker Itxasori, Erabideri eta modu batera edo bestera dokumental hau posible egin duten guztiei.

Bilbon ikusiko dugu elkar, hilaren 3an! Ondoren, trailerra doakizu, begiratu bat eman diezaiozun