Irailaren 30ean, errealitateak ikusarazteko eta elkarrizketarako gune eder bat partekatu ahal izan genuen Iñaki Makazagarekin, Piedra de Toque programaren bidez.
Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin batera, Galdakaora joan ginen, emakume harrigarrien ahotsean eta esperientzian barrena bidaia bat egiteko. Emakume horiek beren ahalduntzeari, borrokari eta eskubideen defentsari buruzko historiak kontatu zizkiguten.
Koordinatzailearen beraren ahotsaz eta Hondurasko Giza Eskubideen Defendatzailea den Dalila Arguetaren kontakizun ikaragarriaz gain, horren maitea dugun Miren Alapontek, Erabide emakumeen elkarteko presidenteak, mahai gainean jarri zituen zainketen eztabaida, egunero hainbeste emakumek aurre aurre dituzten errealitateak eta hilabete hauetan Farmamundirekin batera zaintzak ikusarazteko eta erantzunkidetasunaren alde borrokatzeko egin duten lana.
Eguraldi ona lagun izan genuen arratsaldean, entzule eta zuzeneko musika eta guzti, Erabidek Galdakaon egiten duen lanaren errepasoa egin zuen Mirenek; herrian kolektibo gisa lortu dituzten arrakastetako batzuk azpimarratu zituen gainera. Era berean, elkarteko beste emakume batzuekin batera hilabete hauetan egindako hausnarketa- eta salaketa-lana aurkeztu zuen. Beren esperientziak partekatu eta beste emakume batzuenak, hala nola Nikaraguako CreaSalud proiektuko emakumeenak, ezagutu dituzten gune komunitario bat izan da.
«Emakume miskitoen errealitatea ikusi genuen, eta gurea bezalakoa zela konturatu ginen”
Errealitate horietatik abiatuta, zainketen alderdi feminizatua eta ikusezina eztabaidatu zuten, eta Farmamundirekin batera egindako prestakuntza-prozesu baten bidez, indartsuago bilakatzeko eta tresna berriak lortzeko aukera izan zuten. Jakina, taldearen bereizgarri diren umore onari eta parte-hartze aktiboari uko egin gabe.
«Emakumeok gure bizitzako protagonistak izan nahi dugu, nola bizi eta nola zaindu erabaki nahi dugu»
Egindako lan guztia fruituak ematen ari da, eta irrati-show honetako saio hau hasiera besterik ez da. Laster, haien gogoetak, ondorioak eta CreaSalud proiektuko hezkuntza-materialei egindako ekarpenak partekatu ahal izango ditugu, modu parte-hartzailean egin duten dokumentalaz gain, proiektura iritsi arte egin duten bide guztia ezagutuko baitugu.
Eskerrik asko Erabideri hilabete hauetan egindako lanagatik, inplikazioagatik eta umore onagatik, ikasten jarraitzeko eta eztabaida herritarrei helarazteko gogoagatik, eta eskerrik asko Mireni, oraingo honetan elkarteko ahotsa izateagatik. Hemen ikus dezakezue esperientziaren bideoa!