Blog

CONOCE A BEATRIZ…

Beatriz Peralta Sandoval, Alamikambakoa da, eta han bizi da, umezurtz gelditu ondoren berak hazitako zortzi bilobarekin batera (bi neskatila eta sei mutiko). Fededuna da, eta sarri otoitz egiten du, bizitzan izan dituen ezbeharrengatik, beharbada. Baina ausarta eta sortzailea ere bada, eta, batez ere, langile aparta da. “umezurtz gelditu ziren zortzi biloba hazi ditut, bi neskatila eta sei mutiko; lan eginez hazi ditut, beti bezala, eta, orain, beraiek laguntzen didate”.

 

Beatrizek, bere eguneroko bizitzan, ogia egiten du etxeko lanak egiteaz gain, komunitateko beste emakume askok egiten duten bezalaxe; baina arrantzan ere egiten du, saltzeko eta, horrela, bizi ahal izateko diru-sarrera txiki batzuk lortzeko. Orain, zorionez, bilobek ere lan egiten dute, eta familiako ekonomian laguntzen dute. “… nire amua hartu, eta arrantzara joaten naiz; arraina ekartzen dut, eta bat edo beste etxerako utzi, eta gainerakoa saldu egiten dut. Gero, diru horrekin, irina erosten dut, ogia egiteko; ogia saldu egiten dut, eta dirua lortzen dut horrela ”.

 

 

Egia da Alamikamban ez dagoela enplegu askorik; pertsona gehienek nekazaritzan lan egiten dute, edo zuraren ustiapenean, edota zenbait jarduera informal txikitan. “Hemen, ALAMIKAMBAn, ez dago lan askorik; jendeak lurra lantzen du, emakume batzuek ogia egiten dute, beste batzuek, berriz, ibaian lan egiten dute zuraren ustiapenean, eta bananadiak dituztenek bananak moztu eta saltzera ekartzen dituzte”.

Duela 10 urtetik, emagin lanetan ere aritzen da; amarengatik datorkio gaitasuna, eta bere kabuz ikasi zuen komunitatean lan hori egiteko beharrezkoa zen guztia. Komunitaterako zerbitzu gisa egiten du, bereziki; ez du lan horregatik kobratzen, baina, norbaitek sariren bat eman nahi badio, onartu egiten du. Harentzat, emakumeei behar dutenean laguntzea eta mina kentzea da garrantzitsuena. “emagin gisa lan egiten dut, duela 10 urtetik. Emakumeak minez daudenean etortzen dira niregana; gauez norbaitek atea jotzen badu, bihotz-bihotzez laguntzen diot”.

 

 

Un comentario en “CONOCE A BEATRIZ…

  1. Se observa que es una mujer luchadora y fuerte. Se ha adaptado a todos los improvistos que les han surgido y ahora se siente afortunada, ella es feliz y se siente orgullosa de ser quien es y poder ayudar a la gente que necesita su ayuda