Blog

DENA PREST ESTREINALDIRAKO

Mairin Nani dokumentala aurkeztuko dugu azaroaren 12an, ostegunean, bere YouTubeko kanalean. Estreinaldiaren ostean, mahai-ingurua egingo da filmaz eta osasunerako eskubidearen alde egiteaz. Hauek izango dira solaskideak: Yamileth Palma, Cecilia Hernández, Joeny Taylor eta Elsi Genaro (Nikaraguako gure GKE bazkideko Acción Médica Cristiana, AMC, teknikariak); Marta Jiménez (OPIK, Osasunaren Gizarte Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldea) eta Irati Muñecas eta María Gento (Farmamundi).

 Nikaragua iparraldeko Karibeko kostako emakume miskito zenbaiten bizi-historiak ezagutu ahal izango ditugu Mairin Nani filmean: Leandra, Marinela, Andrea eta Beatriz. Ezohiko bizitzak dira, munduko beste emakume batzuen historiekin lotuta daudenak, sarean emakumeen bizitza eta osasuna hobetzen dutenak.

Crea Salud proiektuaren esparruan ekoitzitako dokumentala da. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu dute.

 

Ez ahaztu!