Dinamizatzaile guztientzako gida!
Generoa, aniztasuna eta giza eskubideak dira CreaSalud Proiektuaren bidez egiten den lan guztia egituratzen duten zeharkako hiru zutabeak. Helburua da osasunerako eskubidea pertsona guztientzat errealitate bat izatea bermatzea, ez baitugu osasunik izango diskriminazio-, desberdintasun- eta bidegabekeria-modu desberdinek irauten duten bitartean.
Gure ustez, ez da beti erraza termino horiek modu benetan transbertsalean lantzea ikasgelan edo dinamizazio-espazio desberdinetan; izan ere, batzuetan buruan eduki teoriko asko ditugun arren, nola eramaten ditugu talde-lanera?
Gida honen bidez, oinarrizko eduki teoriko batzuk, esku hartzeko jarraibideak, analisi-proposamen bat eta adibide praktiko bat eskaintzen dizkizugu, arlo horretan dinamizatzaile gisa egiten duzun lana errazteko.