Blog

DAGOENEKO IKUSGAI DAGO “MAIRIN NANI” DOKUMENTALA YOUTUBEKO FARMAMUNDIKO KANALEAN, BARTZELONAKO GIZA ESKUBIDEEN XVII. ZINEMALDIAN IZAN ONDOREN

“Mairin Nani” dokumentala, Farmamundi Euskadik ekoitzia, Bartzelonako Giza Eskubideen XVII. Zinemaldian hautatua eta proiektatua izan ondoren, Farmamundiko YouTube kanalean eta www.creasalud.org web orrian ikusgai egongo da, 2021eko martxoaren 4tik aurrera.

Marín Nani ‘Crea Salud’ proiektuaren barruan kokatzen da. Euskadin eta Nikaraguan gizartea eraldatzeko proiektu honek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren,  Farmamundiren eta Nikaraguako Acción Médico Cristiana GKEren babesa du.

Eguneroko biografiak erakusten/biltzen dituen ikus-entzunezko pieza honek Nikaraguako Karibe Kostako emakume Miskitoak hurbiltzen dizkigu. Marianela, Leandra, Beatriz eta Andrea dira protagonista, eta haien sentimendu, amets eta motibazio pertsonaletan sakontzeko aukera ematen digu.

Bistan da, euren elkarrizketetan eta gogoetetan, emakume horiek berain familien bizi-kalitatea hobetzeko duten ausardia. Beren nahien alde borrokatzeko inguruan eskaintzen dituzten aukera urriak erabiltzen saiatzen dira eta   ekimen-aukera sortzaileak jartzen dituzte abianAukera horiek, gainera, etxeko eremuan egiten dituzten lan ugariei gehitzen zaizkie, baina irmotasunez eta arduraz egiten dituzte.

Kontakizun bakoitzak bere komunitatearen funtsezko elementuak ezagutzera ematen dizkigu , ingurunea,  baliabideak, ohiturak eta balioak . Guztiak beren komunitateaz harro daude, eta kide sentimendu sendoa dute. Bere antzinako lurraldera oso errotuta daude, bere nortasuna eraiki dute eta betidanik familiakoekin eta lagunekin bizi izan dira.

Dokumental honetan, munduko beste leku batzuetako emakumeen istorioekin elkartzen diren bizitza-istorioak ikusiko ditugu. Bizi diren, borrokatzen diren, amesten duten eta, batez ere, ausardiaz aurrera egiten duten emakumeek. Beste ahots batzuetan nork bere burua ezagutzeak, loturak, ekintzak, gogoetak eta eztabaidak sustatzen dituela uste dugu, ezinbestekoak direnak egungo gizarteetan emakumeen bizitza hobetzeko.