Abenduaren 18an eta 19an, farmazialari talde batek Creasalud proiektuan parte hartu zuen.
Bi egun horietan, farmaziako profesionalek aukera izan zuten osasun-arreta jasotzeko garaian munduan dagoen desorekari buruz nahiz genero, etnia, gizarte-maila eta beste hainbat arrazoirengatik osasun-eskubidea izateko dauden zailtasunei buruz gogoeta egin eta eztabaidatzeko; horrez gain, osasunaren esparruan profesional gisa betetzen duten zereginari buruzko gogoeta ere egin zuten.
Nikaraguako emakume talde batek beren komunitateko osasun-egoerari buruz egindako ikus-entzunezko lanak oinarri hartuta eta medikuntza tradizionalari eta amen osasunari buruzko bideoetan zentratuta, gogoeta egin genuen egoera errealari eta komunitateetan nahiz munduan osasun-arreta eskuratzeari buruz, talde zaurgarrienek pairatzen dituzten desorekak eta bidegabekeriak azpimarratuz.
Nikaraguako parte-hartzaileen mezuak ezagutu ondoren, proiektuan parte hartzea erabaki zuten, eta telefono mugikorren bidez ikus-entzunezko mezuak bidali zizkieten, bideo-edizioko prestakuntza bat jaso ondoren. Parte-hartzaileen artean bideo bidez egindako mezu eta elkarrizketa laburrak dira lan horren emaitza. Baina mezu horiek ez dira hor gelditu, eta parte-hartzaileek euren bideoak sare sozialetan (Facebook edota Whatsapp) partekatu dituzte, beren gogoetak inguruko guztiei zabaltzeko.
Gure esker ona azaldu nahi diegu bi egun horietan gurekin izan ziren profesional guztiei. Eta, bereziki, proiektuan erakutsi duten inplikazioa azpimarratu nahi dugu. Zuen parte-hartzerik eta konpromisorik gabe, ezin izango genuke aurrera egin. Eskerrik asko.