Abenduaren 14an, 15ean, 21ean eta 22an, Fadura LHII institutuko Osasun Larrialdiko Teknikarien erdi-mailako zikloko bigarren mailako ikasleek CreaSalud proiektuan hartu zuten parte.
Lau egunez, osasun-arreta jasotzeko garaian munduan dagoen desorekari buruz eta genero, etnia, gizarte-maila eta beste hainbat arrazoirengatik osasun-eskubidea izateko dauden zailtasunei buruz gogoeta egin eta eztabaidatu zuten, eta gai horien inguruan dituzten ideiak landu zituzten. Era berean, CreaSaludeko Nikaraguako parte-hartzaileen esperientziak zuzen-zuzenean ezagutu zituzten.
Osasun-eskubidearen aldeko kontzientzia sortzeko, ikus-entzunezko lan bat egin zuten, beren kezkak eta sentipenak azaltzeko, eta 4 kinogramatan islatu zuten beren ikuspegia.
Telefono mugikorra ikasleen arteko hedabide ohikoa denez, tresna horren bidez ikus-entzunezko proiektu propio bat sortu zuten, eta beren inguruko pertsonekin partekatu zuten, erabili ohi dituzten sare sozialen bidez.
Ikasleek lantegian izan duten parte-hartze aparta eskertu nahi dugu, eta baita erakutsi dituzten inplikazioa, sormena eta egindako gogoeta ere. Era berean, gure esker ona azaldu nahi diogu Mireia Arruabarrenari, ikasgaiko irakasleari, proiektua aurrera eramateko eskaini digun laguntzarengatik. Mila esker. Laster ikusiko dugu elkar!