Blog

EZAGUTU ANDREA…

Andrea Alvarado andrea senarrarekin bizi da, Tasba Pauni komunitatean. Janari-denda baten arduraduna da, eta Alamikambara, hiri nagusira, joan ohi da nekazaritza-inguruetan bildutako produktuak saltzera. Oso bakezalea da, eta bertute handiko ekintzailea.

Bere komunitatean, gehienak nekazaritzatik bizi dira; artoa, barazkiak eta lekaleak lantzen dituzte, baina artisau-arrantzatik ere bizi dira. Dena den, pobrezia handia dago inguru horretan, eta pertsona askok oinarrizko premiak dituzte. “Komunitateko ia jende guztia modu berean bizi gara; indaba eta barazki garaia denean, bildu egiten ditugu, eta horiei esker bizi gara» Andreak dendan lan egiten du, eta senarrak, berriz, lurra lantzen du; dendatxo horri esker, bizitzeko eta beren etxea hobetzen joateko diru apur bat eskuratzen dute.

Prinzapolkako emakume gehienak bezala, gazterik ezkondu zen, 18 urterekin, eta ama izateak eta hainbeste erantzukizun bere gain hartzeak bat-batean hazarazi zutela sentitu zuen. Heldu sentiarazi zuen horrek, eta zer zen, zer egiten zuen eta zer erabaki hartzen zituen jabetzen lagundu zion. Jabe izate horrek, zalantzarik gabe, bere etxea eraikitzen eta aurrera egiten ere lagundu zion. “…ezkondu nintzenean, lehen semea izan nuen, eta emakume heldu sentitu nintzen orduan; nire etxea eraiki nuen, aparte bizi izan nintzen, eta horrek guztiak emakume heldua nintzela sentiarazi zidan.”

Garai hartan eraiki zuen gaur egun duen etxea; beste etxe bat eraiki nahi du orain, hondatu egin baitzaio denborarekin. Gero eta produktu gehiago ditu dendan, gehiago saltzeko eta etxe berria eraikitzeko baliabide gehiago lortzeko.  Horrela, pixkana, eraikuntzako materiala eros dezake, eta gero eta diru-sarrera gehiago lortu ditzake, bere etorkizuna eta bere seme-alabena hobetzeko, hala behar izanez gero. “nire etxea ez dago oso ongi, eta, beraz, beste bat eraikitzeko ahaleginetan ari naiz; hornigaiak erosten ditut, saltzera eramaten ditut, eta, horrekin, ekoizpena handitzen saiatzen naiz. Horrela, iltzeak erosten ditut…”

Andreak, bere egunerokoan, komunitateko jardueretan parte hartzen du; Elizako liderra da, eta koruan abesten du. Bere komunitateko pertsonek asko laguntzen dutela uste du, eta gustura dago, guztien artean harreman ona dutelako. “ …elizako liderra naiz, eta baita koruko partaide ere; harreman ona dut nire komunitateko jendearekin. Zerbait gertatzen denean, guztion artean konpontzen dugu”

Un comentario en “EZAGUTU ANDREA…

  1. Andrea regenta una tienda en la cual vende productos que cultiva su familia, mientras ella esta en la tienda su marido esta en el campo cultivando, ella comenta que a través de esa fuente de ingresos se construyo su casa y que ahora quiere realizarse una nueva por que la suya esta muy deteriorada. Ella comenta que en el momento que tuvo a su primer hijo aun siendo muy joven se sentía una mujer adulta