Leandra Martinez Wadek 13 urte ditu, eta Alamikamban bizi da familiarekin, Prinzapolkako hiri nagusian.
Leandrarentzat, bere familia eta ikasketak dira garrantzitsuenak. Medikuntza ikasi nahi du, medikua izan nahi baitu. Ikasten baduzu, bizitzan aurrera egin dezakezula uste du; horregatik, gogo handiz ikasten du, bere amaren laguntzarekin. Oso harro dago amaz. “Ikasketak dira nire bizitzan garrantzitsuenak, ikasi ondoren zer egin nahi duzun erabaki dezakezulako; baina, batez ere, medikua izatea da nire ametsa”
Atsegin du bere komunitatea, polita dela deritzo. Miskitoen komunitateko emakumeak oso langileak direla uste du, eta, haiei esker, haurrek ikasi eta etorkizun hobea landu nahi dutela. Leandra oso saiatua da, dituen helburuei eta motibazioei dagokienez, eta asko ikasten saiatzen da, horiek lortu ahal izateko. Duela bi urte, lehen hezkuntzan graduatu zen, eta, orain, bigarren mailan dabil kolegioan. “Emakume miskitoak oso langileak dira; haurrak jatorrak izan daitezen, ikasten jarrai dezaten eta inolaz ere eskolarik gal ez dezaten saiatzen dira etegabe…”
Unibertsitateko ikasketak beste hiri batean egin beharko ditu, baina, ikasketak amaitzen dituenean, Alamikambara itzuli nahi du bizitzera, hemen duelako familia; etxekoen ondoan egon nahi du, gaixotzen direnean edo haren beharra dutenean lagundu ahal izateko. Leandrarentzat, medikua izatea eta bere lanbidea bere komunitatean garatzea amets berean biltzen dira. “Hemen lan egitea gustatuko litzaidake, hemen dagoelako nire familia; horrela, mediku izaten naizenean, laguntza behar badute, gaixorik badaude, lagundu diezaieket, nire amarekin egon naiteke, lanean zoriontsu izango naiz, amesten dudan hori egingo dut”