Blog

Crea Salud J.A Zunzunegui BHI ikastetxean

2017ko azaroaren 20an, 21ean, 23an eta 27an, Portugaleteko J.A. Zunzunegui BHI ikastetxean izan ginen. Han, “Farmazia eta Parafarmaziako Teknikaria» lanbide-heziketako erdi-mailako zikloko ikasleek Crea Salud proiektuak Euskadin garatzen dituen jardueretan parte hartu zuten .

Egun horietan, osasunaren gaia aztertu genuen, eskubide unibertsala den aldetik, eta gogoeta egin genuen osasunaren esparruan maila globalean eta toki-mailan sortzen diren desorekei buruz. Osasun-arreta jasotzeko aukera unibertsala bermatzeko, genero-berdintasunak duen garrantzia ere aztertu genuen. Horrez gain, osasunari buruzko gogoeta egin genuen kulturarteko ikuspegian oinarrituta, herri indigenei eta gutxiengo etnikoei dagokienez bereziki.

Baina ez genuen eztabaidatu soilik; gure gogoetak beste pertsona batzuei helarazteko modua ere aurkitu genuen taldean. Lan horren ondorioz, parte hartu zuten ikasleek 4 kinograma sortu zituzten, gai horien inguruan duten ikuspegia azaltzeko eta, horrela, osasun-eskubidearen alde beste pertsona batzuk kontzientziatzeko eta mugiarazteko.

Gainerako kinogramak proiektuaren webgunean ikus ditzakezue, emaitzen atalean (Euskadi fitxa).

Parte-hartzaileek hainbat gai landu zituzten taldeetan. Egindako proposamen sortzaileetatik abiatuta, azken bideoak editatu zituzten, eman genizkien telefono mugikorrak erabiliz. Atsegin handiz, esan behar dugu emaitzak harrituta utzi gintuela, lana egiteko denbora gutxi izan baitzuten. Talde guztiek erakutsi zuten sormena eta originaltasuna azpimarratzeaz gain, ordu horietan landu zuten guztia modu xumean eta zuzenean helarazteko egin zuten ahalegina ere azpimarratu nahi dugu.

Amaitzeko, ikasleek beren lana gainerako herritarren artean zabaldu zuten, sare sozialen bidez.

IMG_20171127_094531

Gure esker ona azaldu nahi diegu parte hartu zuten guztiei, erakutsitako inplikazioagatik, motibazioagatik eta egindako ekarpenengatik. Oso esperientzia positiboa izan da, eta harrituta utzi gaituzue benetan! Bereziki, eskerrak eman nahi dizkiogu J.A. Zunzunegui BHI ikastetxeari, aurten ere bertan izateko aukera eman digulako, eta baita Osasunaren Sustapena ikasgaiko irakaslea den Amalia Gonzálezi ere, jarduerak garatzeko eskaini dizkigun erraztasun guztiengatik. Datorren urtean berriro itzultzea espero dugu!