Joan den apirilaren 11n, jardunaldi zoragarri batez gozatzeko aukera izan genuen, Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko kideekin batera.
Munduan osasun-arreta eskuratzeko orduan dagoen desorekan sakontzeko asmoz, ikuspegi global eta lokaletik, beharrezko tresnak eskuratu genituen sare sozialetan Kinogramen bidez osas unaren promozio-kanpainak egiteko!
Eztabaidaren eta elkarrizketaren bitartez, CreaSalud proiektua landu genuen, osasun-arreta eskuratzeko orduan dauden desorekak eta horretarako arrazoiak aztertuz. Esperientziak eta iritziak partekatu genituen, eta osasuna eskubide unibertsala izan dadin bermatzeko gure harri-koskorra jar dezakegula ondorioztatu genuen.
Kinogramak edo testua gaininprimatuta duten eta sare sozialetan erraz partekatzeko modukoak diren bideo laburrak sortzeko teknika ezagututa, tresna horrek gure inguruan osasunari buruz kontzientziatzeko duen ahalmenaz jabetu gara, eta parte-hartzaileek osasun-promoziorako hiru kanpaina txiki sortu zituzten GIBaren, emakumeen gaixotasun kardiobaskularren eta sendagaien zentzuzko erabileraren inguruan.
Eskerrik asko osasunerako eskubidearekin konpromisoa duzuen farmaziaren alorreko profesional guztiei!