Martxoan, Creasalud proiektua Gasteizera iritsi da, Egibide Molinuevo ikastetxeko erizaintzako laguntzaileen irakasleen eta ikasleen lankidetzari esker.
Ikastetxean lanean aritu garen egunetan, maila globalean nahiz toki-mailan osasun-laguntza eskuratzeko orduan gertatzen diren desorekak aztertu ditugu, desoreka horren arrazoiak identifikatu ditugu eta osasunerako eskubideaz gozatu ahal izatea justizia kontua dela zehaztu dugu. Horrez gain, oso delikatua den eta, askotan, ezkutuan uzten den gai bat lantzera ausartu ginen: bizitzaren amaiera. Heriotzari aurre egiteko orduan ere pertsona guztiak berdinak ez garela ikusi ahal izan genuen; generoak, kulturak eta antzeko alderdiek errealitate horri aurre egiteko orduan eragin izugarria dutela, eta, halaber, maila ekonomikoak mugak jartzen dituela eta informazioa eskuratzea funtsezkoa dela.
Errealitate horren inguruan lan egin zuten ikasleek, eta hainbat pertsona elkarrizketatu zituzten, gai horren hainbat alderdi sakontzeko: zaintza, kulturarteko ikuspegia, gure heriotzari buruz erabakiak hartzeak duen garrantzia edo heriotzaren gaia gutako gehienontzat gaur egun oraindik tabua izatea.
Prestakuntza labur bat egin genuen, eta, tripodeak eta kamerak eskuetan hartuta, elkarrizketa zoragarriak ekarri zizkiguten; ondoren, sare sozialetan partekatu genituen elkarrizketa horiek, eta ordu gutxi batzuetan zabalkunde izugarria lortu zuten!
Esperientzia zoragarria izan da ikastetxe horrekin batera lan egitea, eta, irakasleei gure esker ona adierazi nahi diegu prozesuan izandako inplikazioagatik. Hurrengora arte, Egibide!