Zorioneko gaude, izan ere, Mairin nani aukeratu dute Bartzelonako Giza Eskubideen Zinemaldiko programazioan parte hartzeko!
Joan den azaroaren 12ko estreinaldian ikusleen artean izandako harrera onaren ondoren, Leandra, Marinela, Andrea eta Beatriz protagonista dituen dokumentalak aurrera jarraitzen du jaialdi honetan.
2020ko abenduaren 1etik 2021eko martxoaren 5era arte, Bartzelonako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 17. edizioa egingo da. Oraingoan, eta bizi dugun osasun egoera dela eta, jaialdia online egingo da.
Jaialdi honen moduko espazioen indarrean sinesten dugu, non ikus-entzunezkoen adierazpena, komunikazioa eta kultura pertsonen eskubideen aldeko borrokaren eszenatoki bihurtzen dira, non protagonistek erdigunean jartzen diren eta beren istorioak kontatzen dizkiguten, normalean entzuten ez direnei ahotsa emanez.
Horregatik guztiagatik, Mairin nani ikustera animatzen zaituztegu, Nikaraguako iparraldeko karibe kostaldeko emakume miskiten bizitzara hurbiltzera, Leandra, Marinela, Andrea eta Beatrizen istorioaren bidez munduko beste hainbat tokitako emakumeen istorioetara hurbildu zaitezten. Bizi, borrokatu, amets egin eta, batez ere, aurrerantz erabakitasunez doazen emakumeak. Egunerokotasunetik aparteko bizitzak aurkezten dizkiguten emakumeak, geure burua ezagutzeko moduko emakumeak. Izan ere, beste ahots horietan elkar ezagutzeak lotura, ekintza, hausnarketa eta eztabaida globalak elikatzen ditu, eta horiek ezinbestekoak dira egungo gizartean pertsonen bizitza hobetzeko eta eskubideak bermatzeko.
Jarraitu gure sareen bidez Mairin nani Bartzelonako Giza Eskubideen Zinemaldian noiz ikusi ahal izango duzun jakiteko, ez galdu!