Blog

Zunzunegira bueltatzen gara CreaSalud proiektuarekin

Azaroan eta abenduan, Portugaleteko Zunzunegui Institutura itzuli ginen, “Farmazia eta Parafarmaziako Teknikaria” zikloko bigarren mailako ikasleekin lan egiteko. Osasunaren gaiari buruz hitz egin genuen hasieran. Osasunerako dugun eskubideaz gozatzeko orduan parte hartzen duten faktoreak identifikatu genituen, eta gure inguruan zer-nolako desorekak identifikatzeko gai ginen aztertu genuen. Luze eztabaidatu genuen, eta parte-hartze handia izen zen. Ondoren, talde bakoitzak hurrengo egunetan landuko zuen gaia aukeratu zuen.

IMG_20181119_094832_239

Osasun-arreta eskuratzeko orduan dauden desorekei buruzko gogoetak erakusteko, ikus-entzunezko formatua aukeratu genuen, eta sare sozialak, berriz, horiek helarazteko eta ahalik eta jende gehienarengana iristeko. Proiektuak egiteko, bi eguneko prestakuntza jaso genuen, grabazio- eta narrazio-teknikei buruz, gure elkarrizketak zentzuzkoak eta ordenatuak izan zitezen.

Eskerrak eman behar dizkiegu beren lekukotza emateko kameren aurrean jarri ziren pertsona horiei guztiei, horiei esker helaraz baitiezazkiekegu gizarteko gainerako herritarrei osasunaren arloan dauden askotariko errealitateak, eta baita sarritan ikusten ez ditugun eta jabetzen ez garen hainbat eta hainbat desoreka ere.

Bideoak ikusi eta ondorioak aztertu ondoren, tarte bat hartu genuen landu genituen errealitateei buruzko eztabaida sakon bat egiteko; amaitzeko, hedapen-ariketa bat egin genuen, gure elkarrizketak leku guztietara irits daitezen!

IMG_20181122_132755_639

Mila esker parte-hartzaile guztioi. Oso atsegina izan da zuekin lan egitea, eta aurrerapen handia egin duzue. Hurrengora arte!